Pakistan

Armak utzi nahi dituzten erakundeekin "negoziatuko" du Pakistango lehen ministro berriak

Gilanik gaur eman du legealdian egin nahi duenari buruzko lehen diskurtsoa, eta Parlamentu osoaren konfiantza jaso du.

2008ko martxoaren 29a
13:30
Entzun
Yousaf Raza Gilani Pakistango lehen ministro berriak "indarkeria bukatu" nahi duela adierazi du gaur, hango Parlamentuan, legealdian egin nahi duenari buruz emandako lehen diskurtsoan, eta, horretarako, armak utzi nahi dituzten erakundeekin "negoziatu" egingo duela jakinarazi du.

Ildo horretan, lehengo astean George Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari telefonoz ohartarazi zion indarkeriaren kontra egiteko "konponbide politikoa" behar dela.

Pakistango Batzar Nazionalak Gilani astelehenean aukeratu zuen lehen ministro. Benazir Bhutto zenaren PPP Pakistango Herriaren Alderdiko kidea da hura -otsailean Legebiltzarreko hauteskundeak irabazi zituzten-, eta 342 botoetatik 264 jaso zituen astelehenean. Gaur Legebiltzar osoaren konfiantza jaso du. Chaudhry Pervez Elahi PML-Q Pakistango Musulmanen Liga-Qaid-e-Azameko ordezkaria izan zen haren kontrarioa asteleheneko bozketan -Pervez Musharraf presidentea babesten du alderdi horrek-, eta 42 boto bildu zituen.

Musharrafek joan den azaroan Pakistanen salbuespen egoera ezarri zuenean, 60 bat epaile atxilotu eta kargutik kendu zituen, eta Gilanik hauek berriro euren postuetan jarri nahi ditu, gaur esan duenez. Herrialdeko lekurik txiroenetan ekonomia garatu nahi duela ere aipatu du. "Erronka asko ditu, baina ez diegu beldurrik eta aurre egingo diegu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.