Armatutako zenbait lagunek lau frantziar hil dituzte Mauritanian

Bosgarren bat larri zauritu dute. Frantziako enbaxadako iturriek agertu dutenez, familia berekoak dira.

2007ko abenduaren 24a
17:18
Entzun
Familia bereko bost kide tirokatu dituzte Mauritanian, Alegetik hurbil. Frantziako enbaxadako iturriek agertu dutenez, lau hil egin dituzte -tartean bi ume-, eta bosgarrena, familiako aita larri zaurituta utzi.

Alegetik hurbil gertatu da erasoa, Nuakchot hiriburutik 250 kilometrora. Zauritutako aita Alegeko erietxean daukate, baina hiriburua eremango dute. Hildakoen gorpuak ere Alegeko ospitalean dauzkate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.