Siriak azken bost urteetan %580 handitu du armen erostea, aurreko bost urteetakoarekin alderatuta. Bakerako Ikerketen Nazioarteko Institutuak argitaratu ditu datuak txosten batean, eta, bertan bildu duenez, Errusiak saldu dio arma gehien. Denbora horretan Siriak eskuratu dituen armen %72 Moskuri erosi dizkio.
Misilak, hegazkinen aurkako defentsa sistemak, hegazkin militarrak, itsasontzi militarrak eta sentsoreak erosi ditu batik bat Damaskok azken bost urteetan. Igoera handia bada ere, inguruko beste hainbat herrialdek baino arma gutxiago kontsumitzen du Siriak. Jordaniak, esaterako, Siriak adina arma erosi ditu, baina Siriak baino 14 milioi biztanle gutxiago ditu. 20 milioi lagun bizi dira Sirian, eta 6 milioi, berriz, Jordanian.
Armen inportazioa %580 hazi da Sirian azken bost urteetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu