OTTAWA. Pertsona batekAEBetako ikastetxe batean hemeretzi adingabe eta bi irakasle hil eta astebetera, suzko armen salerosketa eteteko lege proiektu bat aurkeztu du Kanadako Gobernuak. «Finean, suzko armen merkatua mugatu nahi dugu», azpimarratu zuen Justin Trudeau lehen ministroak herenegun. Proposamena parlamentura eramango dute, eta, liberalek gehiengorik ez duten arren, onartzeko moduan dira Alderdi Demokratiko Berria indarraren babesarekin.
Proposamenak baditu salbuespen batzuk, baina, esate baterako, armak edukitzea debekatzen die indarkeria matxistarekin edo jazarpenarekin lotutako delituak egin dituztenei, eta herrialde osoan dagoen arma kopurua mugatu nahi du. Gobernuak jakinarazi du, gainera, norbanakoen erasorakoarmak erosiko dituela.
Armen salerosketa mugatu nahi du Kanadak, legez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu