ARMENIA

Armeniako lehen ministroak dimisioa eman du

Komunikatu batean, gobernuburuak arrazoia eman dio Pashinian oposizioko buruari, eta aitortu du "oker" zegoela.

Protestak Erevanen. PHOTOLURE
Igor Susaeta.
2018ko apirilaren 23a
14:22
Entzun

Duela hiru urte konstituzioan egindako aldaketa bati esker, 2008 eta aurten artean herrialdeko presidente izandakoa lehen ministro aukeratu zuten pasa den asteartean, parlamentuan. Boterean gogortu nahi izatea leporatzen dio oposizioak. Hori dela eta, azkeneko hamar egunotan manifestazio jendetsuak egiten ari dira. Oposizioak emandako datuen arabera, atzo Erevanen egindakoan 160.000 bat pertsona bildu ziren.

Pashinian eta oposizioko beste bi buruzagi atxilotu zituen Poliziak lehengo astean, baina gaur aske utzi dituzte. Handik ordu gutxira etorri da Sarkisianen dimisioa, zeinak arrazoia eman die bere aurkako protestak antolatu dituzten oposizioko kideei: "Egoera honek badu irtenbide bat baino gehiago, baina ez dut bat bakarra ere aukeratuko. Gobernuburuaren bulegoa utziko dut". EB Europako Batasunak, bien bitartean, elkarrizketa eta irtenbide baketsu bat eskatu ditu.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.