Arrantzale palestinar bat hil du Israelgo armadak

2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun
GAZA HIRIA. Israelgo armadak Gazako kostaldean arrantzan ari ziren palestinar talde bati eraso zion atzo, eta 20 urteko gazte bat hil zuen. Soldaduen arabera, «debekatutako eremuan» sartu ziren arrantzaleak, eta, atzera egiteko agindua bete ez zutela eta, tiro egin zieten. Bestalde, Al Fata eta Hamaseko ordezkariak bildu ziren atzo Siriako hiriburuan, bi aldeen arteko gatazka amaitzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.