mundua

Artur Mas izendatu dute presidente PSCrekin akordioa lortuta

Garbi zegoen Mas izango zela presidente, baina, PSC abstenitu egin da inbestidura saioan, akordio minimo batzuk lortu baitituzte bi alderdiek.

2010eko abenduaren 23a
14:03
Entzun
PSC abstenitu egin da gaur Kataluniako parlamentuan egin den inbestidura saioan. Bestela ere jakina zen bezala, beraz, Artur Mas da Generalitateko presidente berria. Gaur goizean eman dute bi alderdiek akordioaren berri, eta PSC gustura agertu da, CIUk mantendu egingo dituelako hirutariko gobernuak onartu zituen politika sozialak. Edozein iniziatiba onartzeko ere bi alderdien akordioarekin onartu beharko dela ere gaineratu du.

Artur Masek adierazi du akordio hori ez dela legengintzalidarako, puntuala baizik, eta ez dauzkatela gainontzeko alderdi politikoekin hitzarmenak egiteko ateak itxita. PSCk bozketan Masi gauzak erraztu dizkio, izan ere, hauteskundeetako emaitzen irakurketa egin ondoren, kataluniarren nahiari erantzun diotela horrela jakinarazi dute. Asteartean gehiengo absolutua lortu ez zuenez, gaur berriro bozkatu behar izan dute Kataluniako Parlamentuan presidentea nor izango zen erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.