Azaroaren 9ko herri galdeketan izan zuen arduragatik jarri zioten berma ordaintzeko, etxearen paperak epailearen esku utzi zituen Masek berak. Kontu auzitegiak gaur eman du bahitzeko agindua.
5,2 milioiko bermea jarri zien Kontu Auzitegiak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiari, eta Joana Ortega, Irene Rigau eta Francesc Homs kontseilari ohiei. 2,8 milioi euro dirutan jarri zituzten, eta gehiagorik ezean, etxeak bahitzeko paperak entregatu zituzten.
Masek Bartzelonako Tuset kalean duen etxea bahitzeko agindu du epaileak, Homsek Taradellen (Bartzelona) duen eraikinaren erdia, Ortegak Bartzelonan duen jabetza bat eta Rigauk Ribes de Fresseren duen beste bat (Girona).