italia

Artxibatu egin dute Berlusconiren kontrako auzi bat

Italiako lehen ministro ohiari bere aurkako epaiketa prozesu batean izandako ustelkeria egozten zioten 'Mills auzian'. Beste hiru kasu ditu zabalik.

2012ko otsailaren 25a
18:52
Entzun

Milango Auzitegiko hiru epailek artxibatu egin dute Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiaren aurkako auzi bat, preskribitutzat jota.Mills ustezko ustelkeria auziada artxibatu dutena. Bere aurkako epaiketa prozesu batean izandako ustelkeria egozten zioten Berlusconiri, eta Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatzen zuen. 

Lehen ministro izandakoak hiru auzi ditu zabalik orain:

- Mediaset. Zerga iruzurra egitea leporatzen diote.

- Mediatrade. Bidegabeko jabetzea eta zerga iruzurra egozten dizkiote.

- Ruby. Adingabeak prostituziora bultzatzea eta boterea gehiegikeriaz erabiltzea leporatzen diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.