EGIPTO

Ashtonek presioa egin zion Mursiri bere kargugabetzea onartzeko, Anaia Musulmanen arabera

Presidente ohiak ez duela horrelakorik onartu esan du Askatasun eta Justiziaren Alderdiko presidenteordeak. Mursiri "irtenbide seguru bat" eskaini izana izana ukatu du Europako Batasuneko Kanpo Politikako buruzagiak.

2013ko uztailaren 31
09:37
Entzun

Herenegun gauean batzartu ziren Egipton Europako Batasuneko Atzerri Politika eta Segurtasunerako ordezkari Catherine Ashton eta Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia. Bi orduz izan ziren hizketan, eta bilera horretan zer hitz egin zuten ez da informaziorik argitaratu kasik. Presidente ohia "ongi" dagoela eta telebista ikusteko zein berripaperak irakurtzeko baimena duela nabarmendu zuen EBko ordezkariak.

Mohamed Beltagy Askatasun eta Justiziaren Alderdiko —Anaia Musulmanekin lotura du— presidenteordearen arabera, Ashtonek presioa egin zion Mursiri, haren kargugabetzea onar dezan. Gaineratu du Mursik baztertu egin duela aukera hori.

Ashtonek, berriz, ukatu egin du Mursiri "irtenbide seguru bat" eskaini izana: "Ez dut halakorik egin". Uztailaren 3an kendu zuten Mursi presidentetzatik, eta harrezkero ez dute jakinarazi non duten atxilo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.