MunDUA

Asiako hainbat buruzagi gailur batetik helikopteroz atera dituzte, manifestarien protestak medio

Sei orduz salbuespen egoera izan dute Pattayan eta Chomburi eskualdean, Tailandiako lehen ministroak aldarrikatuta.

2009ko apirilaren 11
17:16
Entzun
Asiako hegoekialdeko herrialdeen gailurra ziren egitekoak gaur Tailandian, baina hemengo gobernuak bertan behera utzi du, batzarraren aurkako ehunka manifestari egoitzan sartu direlako. Hori dela-eta, segurtasun zerbitzuko kideek hainbat agintari helikopteroz atera behar izan dituzte. Hotel batean zeuden batzartuta buruzagiak, Pattaya herri turistikoan.

Abhisit Vejjajiva Tailandiako lehen ministroa atera dute lehendabizi. Han ziren, besteak beste, Birmaniako eta Vietnamgo ministroak eta Gloria Macapagal Arroyo Filipinetako presidentea.

Txina, Hego Korea eta Japoniako agintariak artean iristeke ziren hotelera. Hiru horietako Kanpo Harremanetarako biltzekoak ziren euren artean, misilez hitz egiteko, baina manifestariek eragotzi egin dute bilera.

Tailandiako lehen ministroak Pattayan eta Chomburi eskualdean salbuespen egoera aldarrikatu du, eta sei ordura altxatu du.

Hiru lagun zauritu egin dira liskarretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.