Hurrengo orduetan,zenduen kopuru ofizialak gora egingo du, milaka lagun baitaude oraindik desagertuta. Gainera, itsasikarak kaltetutako eremuk zabalean bost bat milioi pertsona ur edangarririk, aterberik eta elikagairik gabe daude; beraz, baldintza txar horiek eragindako gaixotasunek triskantza handia sortarazi dezaketela uste dute laguntza humanitarioko taldeek.
OME Osasunerako Mundu Erakundea egoera oso larria dela esan eta esan ari da azken egunotan, eta premiazko laguntza segituan behar dela. Ildo horretatik, NBE Nazio Batuen erakundeak herrialde Emaileen Batzarra antolatzea erabaki du. Batzar hori prestatzeko urtarrilaren 11n bilera egingo dute Genevan, eta han zehaztuko dute Emaileen Batzarraren data. Ziur aski Bruselan egingo da batzar hori.
Bi helburu izango ditu: batetik, hondamendiari aurre egiteko diru gehiago biltzea, eta bestetik, berreraikuntza eta berregokitze faserako nazioarteko estrategia bateratzea.
Itsasikara Asian
Asiako hondamendia dela eta, Emaileen Batzarra antolatuko dute Nazio Batuek
NBE Nazio Batuen Erakundeak bilera egingo du urtarrilaren 11n, Genevan (Suitza), itsasikarak Asian eragindako hondamendi izugarria arintzen lagun dezakeen Emaileen Batzarra antolatzeko. Bi helburu izango ditu Emaileen Batzarrak: batetik, diru gehiago biltzea, eta, bestetik, berreraikitze eta berregokitze faserako nazioarteko estrategia erabakitzea. Dagoeneko 124.000 hildakoren kopurua ematen ari dira agintariak, baina 150.000 ere izan daitezkeela diote zenbait iturrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu