Huegun duela urtebete joan zen Hego Ameriketara. Bahituta jarraitzen duten beste lagunak lau israeldar, bi britaniar eta alemaniar bat dira. Bahiketaren berri izan bezain azker Kolonbiako Gobernuak operazio militarra jarri du martxan. Orotara 1.500 polizia, bederatzi helikptero eta hegazkin bat ari dira lanean bahitutako lagunak askatu asmoz.
Huegunen senideak "atsekabetuta" daudela onartu dute. "Lehen egunkarietan irakurtzen genuena orain guri gertatu zaigu". Hala ere, oraingoz Kolonbiara joateko asmorik ez dutela iragarri dute.
Kolonbia
Asier Huegun Etxeberria gazte donostiarra bahitu dute Kolonbian
Radio Euskadik jakitera eman duenez, Asier Huegun Etxeberria gazte Donostiarra da Kolonbian bahituta jarraitzen duen turistetako bat. Orotara hamabost turista bahitu zituzten atzo Sierra Nevada de Santa Marta herrian (Kolonbiaren iparraldean); horietatik zazpi bahitu eta ordu gutxitara aske utzi zituzten. Kolonbiako Gobernuak FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrri egotzi die ekintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu