Errefuxiatuak

Asilo eskaerak eta migratzaileen deportazioak arautuko dituen legea onartu du Greziak

Astelehenean kanporatuko dute Turkiara aurreneko errefuxiatu multzoa, Bruselak eta Ankarak sinatutako baldintzak aintzat hartuta. "Bat baten truke" sistema erabiliko dute. 

Siriako familia bat, Pireoko portuan, Atenasen. SIMELA PANTZARTZI
2016ko apirilaren 1a
13:22
Entzun

Greziako Parlamentuak gaur onartu du asilo eskaerak eta migratzaileen deportazioak arautuko dituen legea. Greziak beharrezkoa izan du legedia moldatzea, EB Europako Batasunak eta Turkiak sinatutako ituna martxan jarri ahal izateko. Prozesua ez da erraza izan, Syriza alderdiko hainbat kide Turkia “herrialde seguru” izendatzearen aurka agertu baitira azken egunetan. Izan ere deportazioak “herrialde seguruetara” egin behar direla diote nazioarteko arauek. “Ezin dezakegu esan Turkiak akordioa betetzen duen ala ez. Erne gaude; Turkiaren sinesgarritasuna egunero dago jokoan”, esan du Ianis Muzalas Migrazio Ministroak. Legea Syriza, ANEL Greziar Independenteak, Pasok eta Potami alderdien aldeko botoei esker onartu da legea.

Segurtasun neurrian aurreneko goi bilera 2010. urtean egin zuten Washingtonen bertan, eta geroztik, bi urtetik behin errepikatu dute. Azken biak La Hayan eta Pragan. Azken sei urteetan material nuklearra deusezteko adostu diren politikak eta itunak goraipatu ditu Etxe Zuriak. Emandako datuen arabera, denbora tarte horretan nazioarteko herrialdeek aberastutako 3.000 kilogramo uranio suntsitu dituzte, erabilera zibilerako zirenak. Kantitate horrekin 100 bonba nuklear fabrikatu daitezke. Halere, Mehatxu Nuklearraren Ekimenak ohartarazi du, hogei bat herrialdek aberastutako uranio erreserbak dituztela, arma nuklearrak garatzeko balio dezaketenak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.