Israel hasi da atzo atxilotu zituen Askatasunaren Flotillako kideak deportatzen. Tahrir eta Saoirse ontzietan Gazaren blokeoa hautsi nahi izan zuten 27 ekintzaile atxilotu zituen atzo. Deportatzen lehena egipziar bat izan zen atzo, eta gaur bi greziar bidali ditu Israeldik. Israeldar bat aske utzi dute, eta gainontzeko ekintzaileek atxilotuta jarraitzen dute.
Gazako blokeoa hausten saiatu diren 11. saioa izan zen atzokoa. Bi ontziak Turkiatik abiatu ziren ostegunean, sekretuan, udan Greziak jaso zituen presioak jasan ez zitzaten Turkiako agintariek. Gazatik 35 miliatara abordatu eta portura eraman zituzten.