Kontsuletxea indarrez zenbat lagunek hartu duten ez dago argi. Iturri batzuen arabera, pertsona bat zauritu da erasoan eta erietxera eraman bide dute.
Erasoaren egileak ekintzaile islamistak direla aipatu dute zenbait iturrik. Iturri horien arabera, ekintzaileen helburua dirua lapurtzea zen. Bestalde, Suitzako poliziak onartu duenez, ekintzaileak ihes egitea lortu dute.
Espainia
Askatu dituzte Espainiaren Bernako kontsulatuan bahitutako bi lagunak
Gutxienez bi lagun bahitu dituzte gaur goizean Suitzako hiriburuko Espainiaren kontsulatura indarrez sartu diren pertsonek. Hainbat orduz gutxienez bi lagun izan dituzte bahituta, baina Espainiako Kanpo Harremanetarako ministro Miguel Angel Moratinosek adierazi duenez, askatu dituzte bahitutako lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu