Askatu du Espainiak 36 urte preso egon den gizona

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
MADRIL. Miguel Montes Neiro Espainian kartzelan urte gehien egin duen preso arrunta da, eta atzo atera zen Granadako Alboloteko espetxetik. 1976an sartu zuten kartzelara, soldaduska egiteari uko egiteagatik. Bestalde, drogekin, lapurretekin eta zigorrak ez betetzearekin lotutako delituak leporatu izan dizkiote. Espainiako PSOEko gobernuak bi barkamen partzial eman zizkion, eta PPko gobernuak barkamen osoa eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.