mali

Aske utzi dute 2011tik Malin atxikia zuten frantziarra

Mali eta Niger arteko mugatik gertu askatu dute Serge Lazarevic. Magreb Islamiarreko Al-Qaedaren esku zegoen.

2014ko abenduaren 9a
08:00
Entzun

François Hollande Frantziako presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Nigerko hiriburura eramango dute lehenik, eta handik joango da Frantziara. Atxikita eduki duten bitartean egoera "ezin txarragoan" egon bada ere, Hollandek dio Lazarevic "nahiko ondo" dagoela.

Maliko eta Nigerko agintariei eskerrak eman dizkie elkarlanagatik. Aske uzteko prozeduraren gaineko xehetasunik ez du eman, ordea.

2011ko azaroaren 24an atxiki zuten Lazarevic Magreb Islamiarreko Al-Qaedak, Homborin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.