Rudolf Blechschmidt alemaniar ingeniaria libre utzi dute gaur Afganistanen, duela ia hiru hilabetetik bahituta egon eta gero. Harekin batera beste bost afganistandar ere aske utzi dituzte.
Herrialdearen erdialdean bahitu zuten Blechschmidt, Maidan Wardak eskualdean, joan den uztailaren 18an. Eskualde hartan utzi dute libre, Jaghatu barrutian.
Haji Naheem Jaghatuko arduradunak esan du Afganistango Gobernuak lau bahitzaile aske uzteagatik laga dituztela haiek libre, baina ez du bestelako xehetasunik eman.
Mundua
Aske utzi dute Afganistanen duela hiru hilabete bahitutako ingeniaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu