WIKILEAKS

Assangek babes politikoa eskatu du Ekuadorren

Iragan astean Suediara estraditatzea saihesteko aukera guztiak amaitu zituen Erresuma Batuan. Londresko Poliziak dio Assange atxilotzeko ahalmena duela, etxeko arrestoa apurtu duelako Ekuadorko enbaxadan sartuta.

2012ko ekainaren 20a
15:37
Entzun

Wikileaksen sortzaile Julian Assangek babes politikoa eskatu dio Ekuadorri. Iragan astean Suediara estraditatzea saihesteko aukera guztiak amaitu zituen Erresuma Batuan. Suedian sexu delituak leporatzen dizkiote. Londresen Ekuadorrek duen enbaxadan dago Assange, eta "jazarpen politikoa" jasaten ari dela salatu du.

Londresko Poliziak dio Assange atxilotzeko ahalmena duela, etxeko arrestoa apurtu duelako Ekuadorko enbaxadan sartuta.

''Australiako agintariek albo batera utzi naute, eta iragarri dute beste herrialde baten aurrean ez dituztela defendatuko gutxieneko nire bermeak. Beraz, ez dira kontuan izaten ari politikoki jazarria izaten ari den bertako herritar bat babesteko obligazioa, eta horren ondorioz erabaki dut eskutitz hau idaztea'', salatu du Assangek ohar bidez. Bere herrialdeko gobernuaren jarreraren ondorioz, ''ezinezkotzat'' jotzen du Assangek Australiara itzultzea, eta ''babesik gabeko'' egoeran omen dago. 

Australiako Gobernuak, baina, Assange laguntzen jarraituko duela esan du. Julia Gillard lehen ministroak adierazi du Wikileaksen sortzailea bere erabaki pertsonalen erantzule dela, eta kontsulatuen aldetik inork baino laguntza gehigo jaso duela; "eta jasotzen jarraituko du". "Australia heriotza zigorrarekin lotutako edozein kasu estraditatzearen aurka dago", azaldu du Gillardek. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.