MUNDUA

Assangek iragarri du "aurki" aterako dela Ekuadorren enbaxadatik

Wikileaksen sortzaileak bi urtetik gora daramatza Ekuadorrek Londresen duen egoitzan babestuta.

Julian Assange, 2012ko irudi batean. FACUNDO ARRIZABALAGA / EFE
2014ko abuztuaren 18a
14:15
Entzun

Suediara estradita dezaten saihesteko babestu zen Julian Assange Wikileaksen sortzailea Ekuadorren enbaxadan. Gaur egin duen agerraldian, Assangek ez du argitu nola aterako den eta osasun arazoengatik egingo duen, hainbat hedabidek zabaldu dutenaren kontra: "Aurki utziko dut enbaxada, baina, agian, ez [Rupert] Murdochen hedabideek aipatutako arrazoiengatik".

AEBetako armadaren milaka agiri argitaratu zituen Wikileaks atariak 2010ean. Assangeren kontrako auzibideari ekin zion Suediak orduan, bortxaketa bat egitea leporatuta. Amerikako Estatu Batuetara estraditatzeko aukera ikusirik, bere burua gordetzea erabaki zuen Assangek. Azkenean, Ekuadorrek eman zion babesa.

Ricardo Patiño Ekuadorko Atzerri kantzilerrarekin egin du agerraldia Assangek. Patiñok argitu du Quitok Assange babesten jarraituko duela, baina gaineratu du Assange "aske uzteko garaia" iritsi dela. Haren ustez, "denbora gehiegi" darama Assangek irtenbide baten zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.