Assangeren estradizioa aztergai gaur
Wikileakseko sortzaile Julian Assangeren aurkako estradizioa aztertuko dute gaur Londresen. Joan den asteartean atxilotu zuen Poliziak, eta ordutik espetxean eduki dute Howard Riddle epailearen aginduz. Suediako Fiskaltzak eskatu du haren estradizioa, herrialde hartan bi emakumeri sexu erasoak egin zizkielakoan. Azken egunetan, baina, protesta ekintza ugari egin dira mundu zabalean Assange aska dezatela eskatzeko. Horrez gain, Anonymous deitutako hacker talde batek Erresuma Batuko Justiziaren webguneei erasotzeko mehatxua egin du. Irudian, Londresen atzo egindako elkarretaratzea, Suediaren enbaxadaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu