Primarioak AEBetan

'Astearte handiak' berdinduta utzi ditu Clinton eta Obama

AEBetako presidentziarako hautagai demokrata izateko aukera zabalik dute biek orandik. Aldiz, Alderdi Errepublikanoan McCain bihurtu da faborito garbi.

2008ko otsailaren 6a
13:01
Entzun
Milioika estatubatuarrek eman zuten atzo botoa AEBetako presidentegai demokrata zein errepublikanoa aukeratzeko hauteskunde primarioetan. Egun erabakigarria zen atzokoa, Astearte handia, 24 estatutan egin baitziren bozak, haien artean ordezkari gehien dituzten estatuetan. Normalean, Astearte handian zehazten da nortzuk izango diren alderdi bateko zein besteko hautagaiak.

Oraingoan, ordea, ez da erabat hala gertatu: errepublikanoen hautagaia John McCain izango dela argi geratu da, baina Alderdi Demokratan parekatua geratu dira Hillary Clinton eta Barack Obama; batek zein besteak presidentegai izateko aukerekin jarraitzen dute aurrera. Izan ere, Obamak Clintonek baino estatu gehiagotan irabazi du -hamahirutan izan da garaile Obama eta zortzitan Clinton-, baina estatu handienetan, eta, ondorioz, ordezkari gehien dituztenetan, Clinton nagusitu da, hala nola, Kalifornian eta New Yorken.

Alderdi Errepublikanoak gehiengo sistema erabiltzen du ordezkaritzak erabakitzeko; hau da, estatu baten nagusitzen den hautagaiarentzat izaten dira eremu horretako ordezkari guztiak. Aldiz, demokratek proportzionalki banatzen dituzte ordezkariak, eta horregatik lausoagoak gertatzen dira garaipenak.

Nolanahi ere, zenbait analistak uste dut Clinton atera dela indartuta Astearte handitik, behetik gora datorren hautagaiaren itxura ematen ari delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.