Espainiako Gobernuko presidentziarako hautagaia izendatzearekin batera, PPren baitan 2002ko urtarrilean irekitako prozesua amaituko da, eta, era berean, Espainiako politikagintzako azken denborako galdera nagusietako bat argituko da. 2002ko urtarrilean, PPren XIV. Batzarrean, ez zela berriro hauteskundeetara aurkeztuko iragarri zen Aznarrek, eta, ondorioz, haren ondorengo hautatzeko barne prozesua abian jarri zen.
Aznarrek eta haren ingurukoek ixiltasun erabatekoz eraman dute aurrera prozesu hori. Hala ere, hedabideek hainbat izen plazaratu dituzte Aznarren ondorengo izateko hautagai gisa. Gehien erabili diren izenak, Mariano Raxoi aurreneko lehendakariordearena, Rodrigo Rago bigarren lehendakariordearena eta Jaime Mayor Oreja Eusko Legebiltzarreko PPren taldeko buruarena izan dira. Halaber, Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkatea, Angel Acebes Barne ministroa eta Eduardo Zaplana Lan ministroa aipatu izan dira Aznarren ondorengo gisa.
Politika
Asteartean izendatuko du PPk Aznarren ondorengoa
Datorren asteartean, irailaren 2an, jakingo da Espainiako hurrengo hauteskunde orokorretan PPren hautagaia nor izango den. Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko zein PPko presidenteak astelehenean, Batzorde Exekutibo Nazionalaren bileran, aurkeztuko du bere hautagaia, eta, asteartean, PPko Zuzendaritza Batzorde Nazionalak izendatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu