Yemen

Asteazkenean bahitutako bost turista alemaniarrak bihar goizean askatuko dituztela iragarri dute

Sheik Awadh Bin al Wazir Yemengo Legebiltzarreko kideak iragarri du bahitutako bost turista alemaniarrak askatzeko akordioa lortu dutela bahitzaileekin. Antza denez, bahitzaileek bihar goizean utziko dituzte aske Juerguen Chrobog Alemaniako Atzerri ministro ohia, bere emaztea eta hiru seme-alabak.

2005eko abenduaren 30a
18:04
Entzun
"Yemengo Gobernuarekin eta presidentearekin hitz egin ondoren bahitzaileek eskaerak onartu ditugu", azaldu du al Wazirrek. Bahitzaileek joan den asteazkenean bahitu zituzten Alemaniako Atzerri ministro ohia eta haren senideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.