MunDUA

Astebetean hamaikagarren atentatua egin dute gaur Pakistanen

Gaurkoan gutxienez lau lagun hil dituzte: bi soldadu eta bi zibil.

2007ko uztailaren 20a
14:16
Entzun
Beste atentatu bat egin dute gaur Pakistanen, aste honetako hamaikagarrena, eta gutxienez lau pertsona hil dituzte gaurkoan.

Atentatu suizida egin dute Iparraldeko Waziristan eskualdean, Pakistanen mendebaldean, eta hildakoetatik

bi zibilak direla diote hango polizia iturriek. Erasoaren egileak soinean zeraman lehergailua eztandarazi egin du Armadaren postu baten kontra, iturri haien arabera. Soldaduak dira beste bi hildakoak.

Armada Islamabaden Mezkita Gorrira sartu zenetik izandako atentatuetan, 150 lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.