Iran

Asteburuan eroritako hegazkinaren arrastoak aurkitu dituzte

Airekoak 66 pertsona zeramatzan, eta aireratu eta ordubetera galdu zuten harekiko harremana.

Hegazkin istripuan hildakoen senideak, Teheranen, atzo. ABEDIN TAHERKENAREH, EFE
2018ko otsailaren 19a
14:28
Entzun

Isfahan eskualdean aurkitu dituzte ATR-72 motako hegazkinaren arrastoak, Dengezlu hiritik gertu. Teheran eta Yasouj arteko bidea egiten zuen airekoa igandean irten zen hiriburutik, baina ordubetera desagertu egin zen radarretatik. Hegazkinak 66 lagun zeramatzan.

Asseman aire konpainiako hegazkina Frantzian, Italian eta Kanadan egina zen. Garraio ministro Abbas Akhoundik ez du argitu zerk eragin duen ezbeharra: "Erantzun ezin dugun galdera baten aurrea gaude. Ez dakigu zergatik erori den".

Joan den asteburuan, Errusiako Saratovskie Avialini konpainiako hegazkin bat izan zen istripua izan zuena. 71 pertsona zeramatzan, 65 bidaiari eta eskifaiako sei kide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.