Astelehen goizean igande gaua Euskal Herrian Amagasaki hirian gertatu zen tren istripu larriaren balantzea 95 hildakora eta 458 zauritura igo da honezkero. Litekeena da oraindik ere larriagoa bihurtzea, zeren eta, zaurituen artean, 150 oso handizki kolpatuta baitaude. Ezbeharraren eragilea trenaren abiadura handiegia izan dela ez bada erabat egiaztatuta, ikerketak hipotesi hau hobesten du.
«Pentsatzen dugu bagoietakoburdinen eta eraikineko apurkinen artean hamar lagun harrapatuta egon daitezkeela, eta salbamendu lanei eutsiko diegu bizirik irten denik aurkitzea espero dugun bitartean», zehaztu zuen atzo goizean, Amagasakiko sorospen egileen bozeramaile Hideki Maedak. Alabaina, istriputik bizirik irten den gehiago aurkitzeko aukera txikitzen ari da ordutik ordura. Aurkitutako azkena 19 urteko ikasle bat izan zen, herenegun goizean.
Beste bi istripu
West Japan Railway tren garraio konpainiako konboi bat Osaka hiri handiaren sarreran kokatua den Amagasakiko biztanle egoitza baten behealdean sartzeak Japonian azken berrogei urteotan gertatutako burdinbide istripu larriena eragin du. Japoniako trenbide sareak 60 milioi bizilagun garraiatzen ditu egunero,eta mundu zabaleko seguruenetatik bat bezala emana da.
Hala eta guztiz ere, asteleheneko ezbeharraz geroztik, hildakorik eragin ez duten beste bi istripu gertatu dira. Atzo goizean bertan, auto batek hautsi zuen trenbide-pasabide bat Yokohama hirian eta 130 bidaiari zeramatzan tren bat jo zuen. Auto gidaria bakarrik zen larri zauritu. Asteartean, tren batek kamioi bat jo zuen Ibarakakiko pasabide batean, baina ez zen biktimarik izan.
JAPONIA
Asteleheneko tren istripuaren balantzea ehun hildakora hurbildu da jadanik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu