Bahiketaren hasieran autobuseko txoferrak ihes egitea lortu du, eta hark esan duenez, bahitzaileak armatuta daude eta burua estalita dute. Kontroladoreak ere ihes egitea lortu du, eta baita emakume batek ere.
Dagoneko bahituetako hainbat laga dituzte libre, zehazki, 16 Bahiketa hasi eta bost ordura askatu dituzte lehendabizikoak, eta, gero, piskanaka, gainerakoak, 16ko kopuru horretara iritsi arte.
Bahitutako autobusak, Maraton hiritik Atenaserako bidea egiten du.
Poliziaren arabera, albaniarrak dira
Hasieran, nahasmen handia izan da bahitzaileen jatorriaren etahaien helburue inguruan: Errusiara alde egiteko hegazkin bat eskatu dutenez, errusiarrak zirela zabaldu da, baina Poliziak ia erabat baztertu du hipotesi hori eta albaniarrak direla uste du. Hain zuzen ere, herrialde hartako Poliziarekin harremanetan dira. Greziako polizia iturriek agertu dutenez, Atenasko Olinpiar jokoak zirela-eta kalean jarritako kamera batek bahitzaileetako baten irudiak hartu ditu, eta haiek ikusita Albaniako Poliziak baieztatu die hangoa dela.
Alpha Radio irrati katearen bidez milioi bat euro eta Errusiara joateko hegazkina eskatu dituzte bahitzaileek. Gainerakoan, autobusa leherraraziko dutela egin dute mehatxu. Poliziarekin hitzegiteko aukera duen gatibuetako batek bahitzaileek pistolak ez ezik lehergaiak dituztela esan du. Halaber, egorea "oso larria" dela erantsi du, eurak zein bahitzaileak "oso-oso urduri" daudela azpimarratuz.
Grezia
Atenasko autobuseko bahitu gehienak aske utzi dituzte
Bi gizonezkok autobus bat bahitu dute gaur goizean Atenasen, barruan 23 lagun zeudela, baina dagoeneko 16 aske utzi dituzte, eta, beraz, zazpik baino ez dute segitzen gatibu. Hasieran, bahitzaileak errusiarrak direla zabaldu bada ere, Poliziaren arabera albaniarrak dira. Milioi bat euro eta Errusiara alde egiteko hegazkin bat eskatu dituzte. Pistolak ez ezik, dinamita dutela esan du autobus barrutik Poliziarekin mintzatzeko aukera izan duen bahituetako batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu