Mundua

Atentatu andana egin dute Iraken, eta hildako ugari eragin

Berrogeitik gora dira hildakoak eta 190 inguru zaurituak. Dozena bat eraso gertatu dira, hainbat Bagdad hiriburuan.

2010eko abuztuaren 25a
13:51
Entzun
Atentatu andanak odoltsua bihurtu du gaurko eguna Iraken: dozena bat eraso egin dituzte, eta gutxienez, 46 dira hildakoak eta 190 inguru zaurituak.

Atentaturik handiena Bagdad hiriburuan bertan gertatu da, ekintzaile suizida batek lehergailuz betetako autoarekin Al Cairo auzoko polizia etxea jo, eta 15 lagun hil eta 58 zauritu baitira. Gainera, kalte material handiak eragin ditu leherketak. Eraso horrez gain, beste lau atentatu izan dira gaur goizean zehar Bagdaden, eta lau lagun hil eta hainbat zaruitu dira eraso horietan.

Baina Irak osoan gertatu dira atentatuak. Wasit probintziako hiriburuan, Kuten, bonba-autoa zartarazi du polizia etxearen ondoan, eta 15 dira hildakoaketa 60 bat zaurituak. Karbala hirian ere bonba-autoa zartarazi du ekintzaile suizida batek, eta han sei lagun hil dira.Bakuba inguruan ere atentatu bat baino gehiago izan da. Guztira, 46 lagunen heriotzaren berri eman dute Irakeko agintariek, eta 190 zaurituren kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.