Anders Breivikek Poliziari azaldu dionez, Osloko eta Utoya uharteko atentatuez gain, beste batzuk ere ari zen prestatzen. Aurrekok astean 77 pertsona hil zituela onartu du Breivikek, eta beste jomugak zeintzuk diren esan nahi izan ez badu ere, VG egunkariak dio Alderdi Laboristaren eta Norvegiako erregeen egoitza zituela jomuga.
Hamar orduz deklaratu du Breivikek. Pal-Frederick Hjort Kraby Poliziaren abokatuak jakinarazi duenez. Galderak lasai erantzun dituela eta trabarik ez duela jarri gaineratu du. Hildakoen kopuruaren berri emandakoan keinurik ere ez duela egin ere bai. Poliziak lehen deklarazioan eman zituen erantzunen gainean galdetu dio.
Poliziak azaldu duenez, Breivikez gain, berarekin harremana izan duen edonor ere deklaratzera deituko dute. Breivik Ila espetxean dago isolatuta, ziega batean, Oslotik gertu.