Irakeko okupazioa

Atentatu handia egin dute Irakeko Guardia Nazionalaren kuartel baten aurka

Irakeko Guardia Nazionalaren egoitzari morteroekin eraso diote Maxahidan, eta oraindik hildako eta zaurituei buruzko datuak oso nahasiak badira ere, jende asko kaltetu du. Iturri batzuen arabera, 50 dira hildakoak eta beste hainbeste zaurituak. Beste batzuen arabera, ordea, hildakoak lau baino ez dira eta zauriak 80tik gora. Bagdad hiriburutik 40 bat kilometro iparraldera dago Maxahidan herria.

2004ko urriaren 19a
15:08
Entzun
Irakeko Osasun Ministerioko larrialdietarako arduradunak eman du 50 hildako horien datua. Defentsa Ministerioaren arabera, ordea, ziurtatutako heriotza kopurua laukoa da, eta zaurituak, berriz, 80 inguru dira.

Hildakoak zein zaurituak Guardia Nazionaleko kideak direla agertu dute iturri batek zein besteak.

Maxahidan herria 'triangelu sunita' esaten dioten eremuaren barruan dago; inguru hori da erresistentziaren gotorleku nagusietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.