Iraken okupazioa

Atentatu oldea berriro Iraken

Beste behin ere, atentatuekin hasi dute eguna Iraken. Hiru eraso jazo dira goizean goiz. Bonba-auto bat lehertu da, AEBek Bagdaden duten enbaxadan, militar estatubatuarren konboi baten ondoan. Erasoaren ondorioz, militarren autoa suntsituta geratu da, baina ez da inor hil. Leherketa hau gertatu baino bi ordu lehenago, Irakeko misiorako Bahraingo enbaxadaburua, Hassan Al Ansari, tiroz hiltzen saiatu dira.. Hala ere, esku batean zauritu arren, onik atera da. Bestetik, matxinatuek Bagdadeko aireportuan lanean zeuden lau emakume ere tiroz hil dituzte.

2005eko uztailaren 5a
16:53
Entzun
Goizeko hamarretan (zortziak Euskal Herrian) gertatu da soldadu estatubatuarren aurkako atentatua, Bagdadeko Al Karrada auzoan. Erasoa, AEBetako, Erresuma Batuko eta Irakeko gobernuek enbaxadak dituzten “eremu berdea” izeneko lekuan gertatu da. Atentatuan ez da inor hil. Pare bat ordu lehenago, Bagdadeko aireportuan lanean ari ziren lau emakume tiroz hil dituzte matxinatuek. Hauekin batera, beste lau emakume ere, tiroek harrapatu dituzte, eta bi larri zauritu dira. Bestetik, Bagdad mendebaldean, Mansuren, armatutako gizonek tiroz eraso diote Bahraingo buruzagiari, Hassan Al Ansariri. Eskuineko eskuan jo du tiroak, baina gainerakoan onik atera da, Bahraingo misio diplomatikoko bozeramaileak aditzera eman duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.