Budapesteko Holokaustoaren Museoaren aurkako atentatua egiteko asmoa zuten ostegunean, baina, Hungariako Poliziak galarazi egin du atentatu hori, eta hiru lagun atxilotu. Hasieran zabaldu denez, atxilotuek museoan lehergailu bat jartzeko asmoa zuten, baina,geroago esan dutenez, atxilotuek ez dute zerikusirik atentuekin.
Budapesteko Holokaustoaren Museoa ostegunean inauguratu behar dute, hau da, nazien aldeko Hungariako erregimena juduak ghetto-etan sartzen hasi zeneko 60. urteurrena betetzen den egun berean.
Katsav gaur heldu da Hungariara, eta Frenc Madl Hungariako presidentearekin eta Peter Medgyessy lehen ministroarekin batzartu behar du egunotan.
Israel
Atentatu saiakera egin dute Budapesteko Holokaustoaren Museoaren aurka
Hungariako Poliziak hiru arabiar atxilotu ditu Budapesten, herrialde hartan bisitan den Moshe Katsav Israelgo presidentea hiltzeko saioa prestatzen ari zirela leporatuta. Israelgo iturriek zabaldu dutenez, ostegunean egin behar zuten Katsaven kontrako atentatua. Baina beranduago jakin da atxilotuek ez dutela atentatu saioarekin zerikusirik. Israelgo presidentea Holokaustoaren Museoa inauguratzekoa da ostegunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu