Ekintzaile suizida batek Bagdad iparraldeko Dijala probintziako Poliziaren egoitzaren aurrean autoa leherrarazi zuen atzo, eta bost hildako eta 76 zauritu eragin zituen. Hildakoen artean bi polizia daude. Zaurituen artean, berriz, 25 dira poliziak.
Ondorengo egunetan hildakoen kopurua igo egin daiteke, Irakeko Barne Ministerioaren iturrien arabera. Atentatua gertatu den lekuan ospitale bat eta gobernuko beste bulego batzuk daude. Herenegun ere Poliziaren kontrako beste atentatu suizida bat izan zen Tikrit hirian. Eta gutxienez 60 lagun hil eta 150 zauritu ziren. Asteartekoa aurten Iraken izan den atentaturik odoltsuena izan zen.
Atentatu suizida batek bost hildako eta 76 zauritu eragin ditu Iraken
Bagdad iparraldeko Dijala probintziako Poliziaren egoitzaren aurrean leherrarazi du autoa ekintzaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu