Kortsikaren ipar-ekialdean bi atentatu egin zituzten atzo gauean: jatetxe baten kontra, Cervione herrian, eta etxe agentzia baten kontra, San Nicolaon. Bietan lehergailuak jarri zituzten eta, polizi iturriek jakinarazi dutenez, jatetxea ia erabat puskatuta geratu zen bonbaren ondorioz. Etxe agentziak, berriz, kalte arinak izan zituen.
Oraindik inork ez ditu aldarrikatu atentatuak.
Mundua
Atentatuak izan dira Kortsikan jatetxe eta etxe agentzia baten kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu