Atxilotu dute Aaiungo erasoaren egileetako bat
AAIUN. Joan den igandean Aaiunen sahararren auto bat tirokatu eta 14 urteko gaztea hil zuen Marokoko polizietako bat preso sartu zuten atzo, eta beste bi galdekatu zituzten. Bestalde, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente Mohamed Abdelazizek su-etena urratzea egotzi dio Marokori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu