erresuma batua

Atxilotze epea 28 egunera luzatzea onartu du Erresuma Batuko legebiltzarrak

"Terrorismo" delituren bat egitearen susmopean atxilotutakoak inolako kargurik gabe 14 egunez eduki zitzakeen atxilotuta Erresuma Batuak. Orain, epe hori 28 egunera luzatu dute. Nolanahi ere, Tony Blairren Gobernuak ez du nahi zuena lortu, izan ere, epe hori 90 egunetara luzatu gura zuen. Blairren gobernuaren lehen porrota da honakoa. 323 lagunek 28 egunez luzatzearen aldeko botoa eman dute, eta 290ek kontra.

2005eko azaroaren 9a
19:36
Entzun
Blairren Gobernuak egin duen lege proposamenari emendakin adostua egin diote oposizioko taldeek, eta bozketan hura onartu dute.

Orain zortzi urte Blair Gobernura iritsi zenetik jaso duen lehen porrota da honakoa. Saio asko egin ditu Blairrek oposiziokoak konbentzitzeko, baina alperrik izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.