Desagertutako hegazkina

Atzemandako seinaleak kutxa beltz batenak direla baieztatu dute

Ez dute esan Malaysia Airlines konpainiaren desagertutako hegazkinarena denik.

2014ko apirilaren 10a
15:08
Entzun

Hilabete eta bi egun dira Malaysia Airlines konpainiako hegazkina desagertu zenez geroztik. Ordutik, behin baino gehiagotan zabaldu da ustez hegazkinari legozkiokeen zatiak atzeman dituztela radar bidez, baina frogak froga, oraino ez da haren arrastorik topatu. Gaur arte.

Analisi Akustikoen Australiako Zentroak eta kutxa beltzaren ekoizleak baieztatu dute hegazkinaren bila dabilen taldeak atzemandako seinaleak kutxa beltz batenak direla. Martxoaren 8an desagertu zenarena denik, baina, ez dute esan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.