Atzerri ministroak bihar dira biltzekoak Pekinen

2005eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Pekinen izango da bihar Nobutaka Machimura Japoniako Atzerri ministroa. Txinako kargukide Li Zhaoxingekin bilduko da bertan. Aste hasieran kolokan egon zen bilera. «Afera eztabaidatzen ari gara», esan zuen asteartean Machimurak. Azkenean, antza denez, bildu egingo dira bi agintariak. Historiaren interpretazioaren inguruko ikerketa bat egiteko proposatuko dio Machimurak Zhaoxingi. Bi herrialdeetako agintarien arteko harremanak ez dira ohikoak. Asia eta Afrika arteko goi bilera egingo da apirilaren 22 eta 24 artean Indonesian. Hu Jintao presidenteak eta Junichiro Koizumi lehen ministroak bilera pribatua egingo duten ikusteko dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.