Kuba
Atzerri ministroaren arabera, Castrok "nabarmen" egin du hobera
Felipe Perez Roque Kubako Atzerri ministroaren arabera, Fidel Castroren osasunak "nabarmen" egin du hobera, eta Kkubako agintariek gero eta gehiago eskatzen diote aholkua erabakiak hartzeko. "Pisua hartu du eta ariketa fisikoak egiten ari da", esan du Perez Roquek Parisen eman duen hitzaldi batean. Castro guztiz osatzeko aukeraren inguruan "baikor" direla erantsi du. Iragan uztailaren 31n Raul Castro anairen esku utzi zuen agintea behin-behinekoz Castrok, berak osasun arazoak zituela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu