Mundua

Atzerriko helikopteroek egindako erasoan lau lagun hil dira Somalian

Lekukoen arabera, helikopteroek Frantziako bandera zeukaten, baina Frantziak dio berak ez duela parte hartu.

2009ko irailaren 14a
17:50
Entzun
Atzerriko helikopteroek ustez Al Shabab taldeko ekintzaileak zihoazen autoari eraso egin diete gaur Somalian eta gutxienez lau lagun hil dira. Herrialdeko hegoaldean izan da erasoa eta, lekukoen arabera, erasoan parte hartu duten lau helikopteroek Frantziako Errepublikako bandera zeukaten. Dena den, Christophe Prazuck Frantziako Indar Armatuen almiranteak ukatu egin du operazio hori eurek burutu dutenik.

Lekukoek gaineratu dutenez, erasoaren ondorioz autoa erabat suntsituta geratu da eta helikopteroek gorpuak jasotzeko lur hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.