Iraken okupazioa

Atzerritarrak aterbetzen dituzten bi hotel erasotu dituzte Bagdaden

Morteroak jaurti dituzte Bagdaden, Sheraton eta Baghdad hotelen aurka. Morteroetako batek Sheraton hoteleko hamargarren pisua jo du, baina ez du inor zauritu. Besteak, berriz, Baghdad hotela jo du, eta hiru pertsona zauritu ditu. Atzerritarrek hartzen dute ostatu hotel horietan.

2004ko uztailaren 2a
11:18
Entzun
Sheraton eta Baghdad hotelak elkarrengandik hurbil daude, eta inguruko beste hotel batzuekin batera —Palestina eta Al Andalus, kasu— Bagdaden dauden atzerritar gehienekostatu hartzen duten lekuak dira. Kazetariak, laguntza humanitarioko taldeetako kideak eta Iraken negoziotan dabiltzan enpresaburu eta langileak dira hotel horien erabiltzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.