Bahitzaileek beraiekin izan duten tratua zuzena izan dela esan dute. Erlijio islamistaren inguruan irakaspen batzuk eman zizkietela ere jakinarazi dute. Gainera, aske utzi zituztenean barkaera ere eskatu zieten.
Italiarrek Iraken egiten zuten "lan humanitarioaren" berri bahitzaileei eman zietenean, tratua hobetu egin zela diote, eta errespetuz tratatzen zituztela.
Bi Simonak Italian dira jada.
Iraken okupazioa
Atzo askatu zituzten bi italiarrek tratu zuzena izan zutela esan dute
Hiru astean bahituta eduki eta atzo askatu zituzten bi kooperante italiarrek esan dutenez, bahitzaileek ondo tratatu zituzten. Simona Torrettak eta Simona Parik bahitzaileen aurpegiak ez dituztela ikusi esan dute, izan ere, biek aurpegia tapatuta eduki zuten ia denbora osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu