PS Frantziako Alderdi Sozialistako egiaztatze batzordearen arabera, Martine Aubry Lilleko alkateak irabazi ditu idazkari nagusitarako hauteskundeak. Zehazki, Segoelene Royal aurkariari 102 botoko aldea atera diola ebatzi du batzorde horrek. Joan den astean egin zuten bozketan 105 batzorde horrek, eta hasieratik garaipena Aubryri eman badiote ere, bi hautagaien arteko alde eskasa dela-eta arazoak sortu dira. Hain zuzen ere, bozketetan iruzurra izan dela salatu dute hautagai bien jarraitzaileek.
Hori dela eta, PSko batzorde nazionalak hartuko du idazkari nagusiari buruzko azken erabakia. Parisen dago bilduta batzorde hori. Bitartean, esan bezala, Aubryren garaipena berretsi du egiaztatze batzordeak.
Aubryk 102 botoko aldeaz irabazi duela berretsi du PSko egiaztatze batzordeak
Hala ere, alderdiko batzorde nazionalak erabakiko du zein izango den hurrengo idazkari nagusia, eta Parisen bilduta dago. Martine Aubry Lilleko alkatea eta Segolene Royal Frantziako presidentegai izana dira hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu