Alemaniako hauteskundeak

Aukera guztiak zabalik

Inkestetan Alemaniako kantziler Angela Merkeli ematen diote legebiltzarreko hauteskundeetan garaipena, baina ez dago argi zer gertatuko den, eta irabazita ere aliatuak beharko ditu gobernatzeko. CDU-CSUk sozialdemokratekin Koalizio Handia egin dezakete.

2013ko irailaren 21a
19:04
Entzun

Ez dute ezer ziurtzat jotzen Alemanian. Inkestek CDUren garaipena aurreikusi dute, eta kanpainan zehar FPDko liberalekin duten koalizioa errepikatzearen alde egin dute, baina joan den asteburuan Bavarian liberalek jasan duten porrotak eta SPDko sozialdemokratek inkestetan izan duten igoerak aukera guztiak irekita utzi ditu, baita Koalizio Handia ere bi alderdi nagusien artean.

Sozialdemokratek eta Berdeek irabazita ere, berriz, ez lukete gehiengo nahikorik lortuko, eta kanpainan egindako promesa hautsi beharko lukete gobernatzeko. Alegia, Die Linke ezkerrarekin ez dutela talderik egingo agindu diete hautesleei. Nahiago dute Merkelekin aliatu.

Bihar 61,8 milioi herriitarrek izango dute botoa emateko eskubidea. Bundestag edo legebiltzarra berrituko dute beste lau urterako, eta legebiltzarkideek gehiengo osoz aukeratuko dute kantzilerra. Ez dago parlamentarien kopuru jakinik. Azken legealdian 620 izan dira, eta oraingoan 598 legebiltzarkidetatik abiatuko dira. Alemaniako hauteskunde sistemaren ondorioz, ordea, handi daiteke kopuru hori. 

Europa, bide beretik

Kanpaina Angela Merkelen aldeko datuekin abiatu zen. Uda osoa igaro dute herritarren botoa eskatzen, eta gaur amaitu dute kanpaina, Alemanian ez baitute egunik hartzen gogoetarako. Merkelek, Berlinen, Europaren aldeko diskurtsoa eginez amaitu du, Europa hegoaldearekiko hitz gogorrak egin ere. Laguntzak egongo dira, baina elkartasunarekin ez da nahikoa; erreformekin jarraitu beharra dago, gogorrak diren arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.