Aung San Suu Kyi Myanmarko Gobernuko oposizioko buruak urte eta erdi gehiago egin beharko duetxeko atxiloaldian.
Etxeko atxiloaldiaren baldintzak ustez hausteagatik epaitu dute Suu Kyi: William Yetau estatubatuarra etxean hartzeagatik, segurtasun indarrak errespetatu gabe. Azken hogei urtean hamalau etxeko atxiloaldian egin ditu Suu Kyik, eta azken denboraldiaren zigorra betetzeko egun gutxi geratzen zirenean sartu zen estatubatuarra haren etxera, Suu Kyi zaintzeaz arduratzen diren segurtasun indarren ustezko huts egite bati esker. Ordutik Inseingo espetxean (Myanmar) egon da Suu Kyi 64 urteko Bakearen Nobel saria.
Rangungo epaitegi militarrak hiru urtez gatibu lanak egitera kondenatu du hasiera batean, baina berehala kondena murriztu egin du, urte eta erdiko etxeko atxiloaldira zigortuz.
Bozak hurrengo urtean
Datorren urtean egingo dituzte bozak Myanmarren eta Suu Kyiri zigorra luzatzea hauteskunde horietara ez aurkezteko militarrek topatu duten aitzakia dela esaten ari da oposizioa. Izan ere, 1990ean Suu Kyiren alderdiak, LNDk, gehiengo absolutua lortu zuen hauteskundeetan, baina Junta Militarrak ez zituen aintzat hartu emaitzak.
mundUA
Aung San Suu Kyiri urte eta erdi luzatu diote etxeko atxiloaldia
William Yetau estatubatuarra etxean hartzeagatik epaitu dute 64 urteko Bakearen Nobel saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu