AEBetako presidente aukeratu osteko aurreneko elkarrizketan, kanpainan esandakoak bigundu ditu Donald Trumpek. "Aurrekari penalak" dituzten etorkinak bidaliko dituela esan du, eta ez haiek bakarrik, baita "kriminalak, droga trafikatzaileak..." eta abar ere.
Mugan hesia eraikiko duen edo ez galdetuta, baietz esan du. Ez dakiela toki bakoitzean zein forma hartuko duen, baina, "mugak indartu" egingo dituela. "Eraikuntza deitzen zaio horri, eta oso ona naiz horretan", esan du.
Mugak "indartu" ostean, "agiririk ez duten gainerakoekin zer egin" erabakiko dutela gaineratu du: "Baina, erabaki hori hartu aurretik gure mugak indartu behar ditugu".
Barack Obamak bere garaian hartutako neurrietara gerturatu da horrenbestez, kanpainan esandakoak alboratuz.