EB-ren goi bilera

Aurrekontuei buruzko hitzarmena lortu dute EBren goi bileran

EB Europako Batasuneko kide diren estatuek 2007-2013 urte bitarteko aurrekontuetan ados jartzea lortu dute bart goizaldean, estatubur eta gobernuburu guztiek, azkenean, Erresuma Batuaren proposamena ontzat eman ondoren. 'Txeke britainiarra' murriztea onartu du, azkenean, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa buru zuen ordezkaritzak, baina trukean, nekazaritzarako laguntza politika berraztertuko da 2008tik aurrera.

2005eko abenduaren 17a
11:25
Entzun
Hain zuzen ere, nekazaritza laguntzarako laguntza txikiak jasotzendituela-eta horren truke jasotzen dituen "konpentsazioei" esaten zaie txeke britainiarra . Ildo horretatik, Erresuma Batuak eta Frantziak buruz buruko gogorra izan dute goi bilera honetan: Londres nekazaritzako, eta oro har, laguntza kontzeptuak murrizteko defenditzen, eta Frantzia txeke britainiarra txikitzearen alde.

Azkenean, hasieran proposatutakoa baino txeke britainiarraren murrizte handiagoa onartu du Erresuma Batuak, baina trukean, 2008tik aurrera laguntza politikak, batik bat, nekazaritzakoak sakon berraztertzeko konpromisoa jaso du.

Aurrekontuei dagokiela, 2007tik 2013ko epean 862.363 milioi euroko gastua aurreikuten du EBk, hain justu, Batasuneko BPG Barne Produktu Gordinaren %1,045.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.