Giza Garapenaren Urteko Indizeak (hezkuntza maila, bizi-esperantza eta biztanle bakoitzeko diru sarrerak hartzen ditu kontuan) erakusten du 90eko hamarkadan 21 herrialdek garapenean atzera egin zutela80ko hamarkadan lau herrialde izan ziren.«Giza Garapenaren Urteko Indizeetanatzera egitea ez da oso ohikoa. Izan ere, adierazle horiek gora egiten dute normalean, pixkanaka, baina etengabe», adierazi du horren harira Mark Malloch Brown Garapenerako Nazio Batuen Erakundearen Programaren administratzaileak. «Kezkagarritzat» jo zituen datuok Mallochek eta herrialde horietan osasun baldintzak, eta hezkuntza programak abiatzea «presazkoa eta premiazkoa» dela nabarmendu zuen.
Guztira, 175 herrialdeko zerrendajasotzen du txostenak, eta, orain bi urtekoarekin alderatuz, aldaketa gutxi ageri dira, Giza Garapen Indizeari dagokionez. Hala, orain bi urte moduan, Norvegia ageri da zerrendako lehen postuan, eta Sierra Leona azkenengoan. Saharaz hegoaldeko herrialdeak dira zerrendako beheko postuak betetzen dituztenak34tik 30 dira.
Saharaz hegoaldeko herrialdeen antzera, atzera egin dute 90ko hamarkadan Hego Amerikako herrialdeen erdiek eta Karibeak, eta beste herrialde askotako irabaziek geldialdia izan dute. Hego Amerikan, esaterako, 57 milioi pertsonak pasatzen dute eguna dolar bat baino gutxiagorekin. Europa ekialdean eta Asia erdialdean ere atzerakada nabarmena izan da, datuek erakusten dutenez; bereziki, Moldavian, Tadjikistanen, Ukrainan eta Errusian.
Hiesak eragin du, nagusiki, Saharaz hegoaldeko herrialdeek indizean atzera egitea. Izan ere, bizi-esperantzak nabarmen egin du behera hiesaren ondorioz. Herrialde horietako askotan, 5 pertsonatik bat kutsatzen da hiesaz. Hegoafrika, esate baterako, 1990ean baino 28 postu beherago dago aurten Giza Garapen Indizearen zerrendan, hiesak eta harekin lotutako gaixotasunek eragindako heriotzen ondorioz. Beherakoa da, bestetik, munduan haur gehien hiltzen duen gaitza. «Bigarren Mundu Gerrako gatazkek baino heriotza gehiago eragin zituen beherakoak 90eko hamarkadan», txostenaren arabera.
Gehiago dira, halaber, muturreko pobrezianbizi direnak: 1990ean baino 28 milioi lagun gehiago dira egun.
Albiste onak ere ekarri ditu, baina, txostenak garapen bidean dauden herrialdeei dagokienez. Beninek, Ghanak, Ruandak, Senegalek eta Ugandak, esaterako, hobera egin dute indizearen zerrendan,«gutxi, baina». Bangladesh, Txina, Laos, Malaysia, Nepal eta Thailandiak ere igo dute posturen bat. Brasilek, bestalde, salto handia egin du gora, bereziki ikasteko aukerak zabaltzeko egin diren ahaleginen ondorioz. Bestalde, Perun eta Bolivian ere egoerak hobera egin du, gizarte politiken erreformei esker.
Oinarrizko beharrak
Herrialde pobreak ezin dira aberastu zain egon herritarren alde inbertitzeko, alderantziz baizik. Hori txostenak zabaldu gura duen mezua eta hori Mark Mallochen hitzetatik ondoriozta daitekeena: «Erietxeak, eskolak, errepideak, edateko moduko ura eta saneamendu sareak behar dituzte hazkunde ekonomikoa izateko.Oinarrizko beharren alde inbertitzea nahitaezkoa da giza sufrimendua amaitzeko eta, era berean, hazkunde ekonomiko orokor baterako edozein estrategia abiatzeko oinarrizko baldintza ere bada».
Txostenak dio herrialde askotan emakumeek, landa eremuetan bizi direnek eta gutxiengoetnikoek ez dutela merezi dutena jasotzen gastu sozialak gora egiten duenean.Landa eremuetan bizi-esperantza herriguneetan baino dezentez murritzagoa da, «osasun zerbitzuak lar eskasak izaten direlako»: «Kanputxeako bizilagunen %85 landa eremuetan bizi dira, eta, harrigarria bada ere, medikuen %13k bakarrik egiten dute lan leku horietan».
<>P<@$p> KONPROMISOAK
Herrialde aberatsen betebeharrak
Garapen bidean dauden lurraldeek ez ezik, herrialde aurreratuenek ere badituzte betebeharrak. Eskura dituzten baliabideak besteekin banatzea da haien lana. Adibidez, AEB Ameriketako Estatu Batuek urtero kotoia kudeatzen duten enpresei ematen dizkieten diru laguntzak Saharaz hegoaldeko herrialdeei ematen dizkietenak baino handiagoak dira. Era berean, zenbait herrialdek milioika euroko zorrak dituzte eta ez daukate horiek kitatzeko baliabiderik. Horregatik, zor horiek desagerrarazteko eta beste lurraldeei ematen dizkien diru laguntzak handitzeko eskatu dio nazioarteari NBEk. Kontuan hartu behar da gaixotasunak sendatzeko erabiltzen den teknologiaren zati handi bat herrialde aberatsenen esku dagoela, eta, eskubide hori herrialde guztiena denez, egoera aldatu eta osasun baliabideak denen eskura egon daitezen lan egiteko eskatu die NBEk.